Uharte Arakileko zubi erromatarraren alboan dago parkea, Arakil ibaiaren ertzean. Zuhaitzen babespean dagoen belardian meriendatzeko edo egoteko mahaiak daude eta arrapala baten bidez ibaira jaisteko aukera dago. Urteko garaiaren arabera, ibaiaren ur emaria aldatzen joaten da, uda sasoian ibaiko urarekin jolasteko aukera dago.

Uharten bertan beste jolas parke bat ere badago, Harri-jasotzailearen parkea: https://jolasparkeak.eus/nafarroa/harri-jasotzailearen-parkea-uharte-arakil/