Mapa

Jolasparkeak.eus atariak tresna baliagarri izan nahi du Euskal Herriko jolaserako eremu desberdinen bilduma osatzeko. Lau espazio mota bereizten ditugu: jolas parkeak, jolasguneak, urguneak eta heziguneak. Jolas parkeak dira txirristak, ziburuak edo jolaserako antzerako egiturak eskaintzen dituzten espazioak. Jolasguneak ez ditugu zuzenean jolaserako egitura horiekin lotzen. Plaza bat, lorategi bat, naturgune bat edo baso ingurune bat… Jolasgune interesgarriak izan daitezke. Urguneak ere bildu ditugu, urak protagonismo nabarmena duten espazioak: erreka bazter bat, aintzira baten ingurua, hondartza inguru bat… Azkenik, heziguneak: hezkuntza egitasmo ezberdinek sortzen dituzten jolaserako guneak.

Mapa hau Gaindegiaren eskutik ekarri ahal izan dugu

Bilatu

Herrialdeak

Guneak