Eibar herriaren  gainean, Arratera igoeran kokatzen da parke berri hau. Natur elementuekin  eta jolaserako elementu ezberdinekin egina, pneumatikoak eta egurra erabili dituzte batez ere, landare ezberdinen usain eta koloreak nahastuz. Mendiaren maldan kokatuta dago eta ibilaldi txiki prestatu bat ere egin daiteke bertatik,  Intsektuendako hotela dago parkearen amaieran. Paretaren kontra rokodromoa dago eta  erronka ezberdinak proposatzen zaizkigu  metro gutxitan. Zentzumenak eta gorputza pizteko moduko parkea, natur elementu eta kolore neutroak  nabarmentzen dira, ederra.  Tamalez errepidearen kontra eta herri irteeran kokatzen da. Kontuz errepidea pasatzean!