Arroa-Behea auzoa (Zestoa) biziberritzeko eta bizitzeko lekua izateko beharretik abiatuta eraiki zuten hemen aurkezten dugun jolasgune hau. Zelai bat zena topaleku eta jolasleku bilaktu zuten eta emaitzean baino prozesuan jarri dugu guk fokua.

“2021 eko Maiatzean hasi ginen parkera begirako prozesu parte-hartzailearekin. Umeekin batzar irekiak egin genituen, haien beharrak identifikatzeko , lehentasunak zehazteko eta interbentzioa nola egin pentsatzeko”

Sakulupe parkea belaunaldi, jatorri eta genero guztien topaleku izatea nahi izan zuten auzotarrek, horregatik eman diote garrantzia handia parte-hartze prozesuari. Bide honetan Hiritik At kooperatiba eta Oinherri elklartea izan zituzten bidelagun.

Prozesuan parte hartu zuten eta Ezkaizto Auzo elkarteko kide diren Mirian Aizpuru eta Aitor Osarekin hitz egin dugu, Sakulupe parkeaz eta bizi izan duten prozesuaz.