Jolasparke hau San Anton mendian kokatzen dela esaten badizuegu agian ez duzue kokatuko, Getariako saguaren baitan kokatzen dela esatean  errazago izango da irudikatzea.

Getariko saguko menditxoak bere baitan du balioa, familian egiteko ibilbide polita eskaintzen digu, bertako landare eta landare exotikoak uztartzen dira eta jolaserako  ere natur gune polita iruditzen zaigu. Gaurkoan Getariko San Anton mendian kokatzen den jolas parkea erabiliko dugu gunea bera aurkezteko aitzakia moduan. Egurrez egindako erronka zirkuitu txiki bat ezkutatzen da mendiaren baitan eta jolas sinbolikorako aproposa izan daitekeen etxetxo baten ere laguntzen du bestelako jolasak ahalbidetzeko.