Espazioaren deskribapena

Zuhaitz parkea Aretxabaleta eta Eskoriatza herriak lotzen dituen bidegorrian dago, Torrebaso basoaren magalean. Bidegorria hartu eta segituan ikusiko dituzu tirolina eta gora igotzeko metalezko egitura handiak.

Jolas parkeak hiru eremu ditu: mahaien gunea, metalezko egitura eta egurrezko elementuekin egindako zubi mugikorra eta tirolina.

Jolas parkea zuhaitz handiz inguratuta dago; pinuak eta tiloak gehienbat. Polita da bertara udazkenean gerturatzea, bertako hostoak erori eta orbel artean jolasteko aukera ere eskaintzen baitu espazioak.

Bestelako zerbitzuak

Jolas parkeak mahaiak, zaborrontziak eta bidegorria ditu. Eraikitze prozesuak bi fase izan zituen.

Lehenengo fasean, tirolina eta egurrezko zubi mugikorraren eremua eraiki zituzten. Bigarren fasea egiteko, ordea, Eskoriatzako gurasoen laguntzaz Arizmendi eta Luis Ezeiza ikastetxeetako 5-12 urte bitarteko gaztetxoek egin zituzten parkeari buruzko marrazkiak edo collageak.

Ondoren, egindako lanak hartu eta horietan agertzen ziren ideiak kontutan izan zituzten bigarren faseko proiektua diseinatzeko. Hortik sortu ziren burnizko eta gora igotzeko jolas elementu handia zein berau inguratzen dituztenak egiteko ideiak.

no images were found