Haurtzaro Ikastolak bere kanpo espazioa eraldatu du, ikasleen ongizatea, naturarekiko harremana eta jolas inklusiboa sustatuko dituen patio berria sortuz. Eraberritzearekin, asfaltoa eta hormigoia murriztu dira, eta haien ordez berdeguneak, lorategiak eta etorkizunean baratzeak hartuko dituzten espazio naturalizatuak sortu dira.
Patio berria jolaserako gune hutsa baino gehiago izatea da helburua. Ikastolaren hezkuntza-proiektuaren parte gisa, ikasleek naturarekin harreman estuagoa izateko, ohitura osasungarriak garatzeko eta ikaskuntza-esperientzia aberatsagoak bizitzeko diseinatu da. Era berean, espazioak hezkidetza eta inklusioa sustatzen ditu, haur guztiek aukera berak izan ditzaten jolasteko eta elkarrekin bizitzeko.
Ikastolak azaldu duenez, patioaren diseinua hezkuntza-komunitatearen parte-hartzearekin landu da, eta Oiartzzungo herriarentzat ere arnasgune berde berria izatea du xede. Proiektuak, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun Departamentuaren laguntza ekonomikoa jaso du.
Argazkiak: Nekane Martiarena