Espazioaren deskribapena
Arrasaten berritu egin dute Biteri jolas parkea, eta nortasuna eman dion elementu arrasatear bat jarri dute. Arrasateren eta dragoiaren kondairari erreferentzia egiten dion dragoi itxurako jolasa jarri dute.
Dragoiaren diseinuak, gainera, badu bitxikeria bat. Ideia lehiaketa bat egin dute eta haur batek egindako marrazkian oinarritu dira jolasa egiteko…
Arrasate Gure Herria liburuan jasotako ipuinak dio antzina bazegoela Murugainen Arrasateko herritarrak beldurtzen zituen herensuge bat. Animalia handi hark zerga bat ezarri zien arrasatearrei: urtero, herriko neskaren bat eramatea. Herritarrek egoerari amaiera jartzea erabaki zuten arte.
Bestelako zerbitzuak
Parkea herrigunean dago askotariko zerbitzuetatik oso gertu. Bertan da Arrasateko autobus geltoki nagusia, tabernak, lur azpiko aparkalekuak…
Herrian bertan beste parke oso interesgarriak daude. Eremu berdeagoak, horiek. Monterron parkea eta Santa Barbara parkea, hain zuzen ere.
Gunearen izena: Arrasateko dragoiaren parkea.
Helbidea: Garibai hiribidean.
Kokapena: Biteri plaza ondoan, herrigunean.
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: inguruko tabernetan.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz… Autoak ez.
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: bai, herrigunean.