[stextbox id=”info”]Gunearen izena: Bolatokiko parkea.

Helbidea:Elgetako bolatokia.

Kokapena:herrian.

Estalia edo irekia: irekia eta frontoi estaliarekin.

Sarrera: doan.

Iturria: bai.

Komunak:Bolatoki tabernan.

Irisgarritasuna: bai.

Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.

Aparkalekua:herrian daude aparkalekuak.

[/stextbox]

Kiroldegia, frontoia eta bolatokia batera daude Elgetan. Taberna ere badago bertan eta kanpoko aldean futbol kantxa bat, mahaiak dituen berdegunean eta ziburuen gunea daude.

Txirristak, tirolina bat, askotariko jokoak eta umeentzako etxetxoak ere badaude inguruan. Nagusiek jarduera fisikoa egiteko makinak ere bertan daude.

Ibilbide batek inguratzen du gune guztia eta eskura daude iturri bat, skate parke bat eta bizikletak garbitzeko gunea. Leku zabala da eta aukera asko ematen ditu. Frontoia zabalik egoten da egunez.