Azpeitiko Oñatz auzoan dagoen Goenako zelaian, mahaiak, iturria, baso txiki bat eta zelai handi bat daude, gunea jolaserako aproposa bilakatzen dutenak. Zelai honetan   tirolina da jolaserako bereziki sortutako elementu bakarra, basoko zuhaizpean berriz,  haur eta gaztekoentzako abentura parke bat ere aurki dezakegu. Bertan material naturalez osatutako jolas eta gainditu beharreko oztopo desberdinak dituzte txikienek.  

Azpeitia 2030 Plan Estrategikoa osatzeko egindako prozesuaren barruan, herriko hainbat haurrekin eta gaztetxorekin bildu ziren Azpeitiako   udal ordezkariak, eta haiek egindako eskaerei erantzunez egin dute  aisialdirako gunea hau.