Trinitarios parkea Iruñako aldea zaharretik 15 minutura kokatzen da, bertan jolaserako elementu ezberdinak aurkitu ditzakegu baita haur txikienentzat erakargarria izan daitekeen tren txikia ere. Webgune propioa du treneko parkeak eta 5 minutuko ibilaldiak egiten ditu zirkuitu itxi batean. Parkean bertan iturria eta komunak ditugu. Parke honek eskaintzen duen beste aukera bat bertan kokatzen den Pump Track pista da. Inguruan aurkitu dugun handiena da eta bizikleta skate edo scooterrean ibiltzeko aproposa.