Espazioaren deskribapena

Auritzberriko jolas parkea herriaren erdigunean dago. Errepide nagusitik joan ezkero, koloretako egurrezko ohol batzuen gainean Auritzberri irakurri dezakegu. Ohol horien atzean dago jolas parke hau. Itxuraz nahiko berria da. Jolas parke honetan hiru eremu bereizten dira.

Lehenengo eremua mahai eta bankuena litzateke. Parkearen sarreran mahai eta aulki batzuk daude lasai eserita egon ahal izateko dota bertan bazkaltzeko.

Bigarren eremuan, areazko eremuaren ertz guztian adineko pertsonentzako ariketa fisikoa egiteko aparailuak daude. Pedalei ematekoa, gerria eragitekoa, oinez ibiltzea simulatzen dutenak…

Hirugarren eremua, areazko eremua litzateke. Jolas parkeko eremu handiena hartzen duena. Bertan egurrezko egitura desberdinak daude: ur kanalak (negu partean etenda egoten dena), oreka enborra, plastikozko xafla handiak bertatik pasa ahal izateko, sarea, txintxaunak…

Parkeko izkina batean berrerabiltzeko zakarrontziak eta iturria ere badago.

Bertan komunik egon ez arren, herrian bertan bada kafetegi bat ez oso urruti.

BITXIKERIAK (Bitxikeria historikoak, naturalak, arkitektonikoak, sozialak edo bestelakoak).

Jolas parkearen egileak Euskal Herrikoak dira, arabarrak alegia. Uharte Arakilgo parkea egin duten berberak, Legutioko Lurkoi enpresa.

 Gunearen izena: Jolas Parkea.
Helbidea: Auritzberri
Kokapena: Herri sarreran
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: ez.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz, autoz…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: bai.