Espazioaren deskribapena
Hainbat ziburu dituen jolas parke koloretsua. Gehienbat egurrez egindakoa. Mahai-tenisa egiteko mahaiak eta tirolina ere baditu. Iturria, eserlekuak eta mahaiak ere bai. Herritarrek auzolanean egindako jolas-parkea da.
Bestelako zerbitzuak
Herriko igerilekuaren ondoan dago. Frontoi estalia eta ostatu-jatetxea ere bai. Gainera, bisita daitekeen XV. mendeko dorretxea dauka oinez bost minutura. Kontaktua: 652 162 103. Bestalde, Bertizko natur parketik zortzi kilometrora dago jolas-parkea.
Gunearen izena: Donamariako jolas-parkea.
Helbidea: Uxarrea auzoa, 4.
Kokapena: herrigunean .
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: bai, ondoko tabernan.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz, autoz.
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: bai.