Aralarko malloen babesean dago Beteluko (Nafarroa) ibai igerilekua. Menditik zuzenean dator Araxes ibaiko ur hotza.
Zuhaitzeta landareek inguratzen dute putzua. Bi berdegune nagusi ditu, bat ibaiaren alde bakoitzean. Bertan biltzen dira herritarrak eta bisitariak bainua hartu ostean. Berdeguneak lotzeko, udalak egurrezko igarobidea jartzen du udan; baita haurrek jolasteko bi txirrista eta komun mugikor bat ere.
Beroa egiten duenean, berdeguneak jendez betetzen dira. Bertan biltzen diren gehienak Betelukoak eta inguruko herrietakoak dira, baina kanpoko bisitariek ere gustuko dituzte Beteluko ibaiigerilekuak.
Azpiegitura sinplea du Beteluko ibai igerilekuak: udalak presa bat eraikitzen du urtero San Joan inguruan. Udazkena iritsi eta eguraldia goibeltzen denean, presa kentzen dute.
Putzua txikia da: 50-60 metro inguru ditu, etagunerik sakonenetan ez du neurtzen 1,60 metro baino gehiago. Tamainaz handia ez den arren, ingurune eder batek biltzen du ibai igerilekua.
Ibaiko putzua gertu dago Betelutik: 200 metro besterik ez dira egin beharoinez bertara iristeko. Herrian autoa aparkatzeko guneak daude.