Errezileko herrigunean, eskola eremuan aurkitu dezakegu herrira zabalik dagoen patio hau. 2019. urtean eraberritu zuten eskolako patioa bertako irakasleek udalari eskaera egin ondotik. Eraberritzearen helburua jolastokia “hezitzaileagoa” izatea izan zen, eta ibilbidean eskolako haurrek ere izan zuten zer esana: haurrei galdetu zieten zer nolako jolastokia nahi zuten eta haien eskaerak kontutan hartu zituzten eraldaketarako. Hortaz gain, Errezilgo ingurunean txertatuta egongo zen parkea eraikitzea ere izan zuten helburu, bertako naturarekin harremanean.
Patio aukera anitzak eskaintzen dituzten espazio desberdinen bidez osatuta dago: egoteko lekua, kulunkak, sartu eta irteteko tunela, igo eta jaisteko aukerak, babeslekua, txirrista, belarra, aldapa gunea, jolas arauturako gunea, adierazpen artistikorako gunea…
Oinarrizko elementuei dagokienean, iturria, esertzeko bankuak eta edukiontziak ere baditu. hala ere, gurpildun aulkiekin edo bizikletarekin sartzeko atea itxita aurkituko dugu eskola orduz kanpo. Eskaileradun sarreraren bidez sar gaitezke gunera.
2019. urtean parkea eraberritu zutenean herriko zinegotziaren hitzak eta eraldaketaren berri jasotzen duen berria lotura honeta irakur dezakezue.