Akarlandako gunea Erandioko udalerrian dago. Espazio zabala da. Mahaiak daude eta baita ere itzal handia ematen duten zuhaitzak. Egonaldi ederrak egiteko moduko gunea da.
Eremuaren goialdean, eguzkitan dagoen eremu zirkularra aurkituko dugu eta horren inguruan mimosa-hesi ederrak daude. Bazter bikain horretan komunen eraikina, mahai multzo bat (aulki eta guzti), haurrentzako parkea eta basoko zaindariaren dorrea daude. Gainerako instalazioak inguruan banatuta daude, bai eguzkitan bai gerizpetan. Z
Autoa aparkatzeko lekua badago eta kirol-instalazioak ere badaude. Aipatzekoak dira areto futbola egiteko kantxa, saskibaloi kantxa, patinentzako pista, entrenamenduko ariketetarako zirkuitua… Informazio panelak ere badaude.
Nola iritsi
Loiutik abiatuta Unbe gainera doan BI- 3704 errepidetik igoko gara. Kilometro bat igaro ondoren, bidegurutze bat aurkituko dugu. Ezkerretara hartu eta Leioako unibertsitaterantz doa BI-3731 errepidetik jarraitu behar da. Metro gutxira berriz ere ezkerretara hartu eta laster iritsiko zara Akarlandara.