Ilarduia eta Eginoko herrien artean dago kokatuta Lezeko parkea, Aizkorri-Aratz parke naturalaren  baitan. Zuhaitzez inguratutako parke ederra da, Lezeatik irtetzen den ibaia du ertzean eta uda garaian ibaiko uretan sartzeko edo urarekin jolasteko aukera eskaintzen du. Zuhaitz enbor sikuak, basoko bidexkak edota erdiguneko larre zabala jolaserako eta aisialdirako leku paregabea da.

Mahaiak eta iturria ditu eta parkera sarrera irisgarria da.

Parketik barrura sartuz gero, Lezea amildegi-leizera gerturatu gaitezke, Gipuzkoa eta Araba zatitzen dituen Altzania Mendizerran kokaturiko mendigunea. Artzanegiko arroilak miloika urtetan zehar sortutako kobazuloa de Lezeakoa, 70 metroko altuerarekin inguratzen diren pertsonak liluratzen ditu.  Eremu honetan Ilarduia eta Eginoko eskalada eskola kokatzen da.