Kirikinoren baratzea 2019ko udaberri hasieran jaio zen. Egun, Laudion kokatutako 330 metro karratuko azalera duen espazioa da, zeinetan baratze talde bat landare eta zuhaitzen zaintzaz zein beste mantenuetan arduratzen den (era bolondresean). Prozesu parte hartzaile baten ondoren, inguruko lantegietan zaborretara bota behar zituzten material birziklatu batzuekin (paleak, gurpilak, bobinak, egurrakā¦) auzolanean eraiki den jolasparkea da. Egun tipia, zirkuitua, sarea eta liburutegia dituen arren, aurrerago behar eta nahien arabera hau eraldatzen jarraitzea prozesuaren baitan pentsatua dago.
Baratzeen ondoan, baso bat dago, baratzea baino dexente handiagoa, maldan behera (edo gora, begiratzen duzun lekuaren arabera) iturria eta aterpea ere ditu. Auzolanean, basoko zuhaitzak katalogatu dira eta ondoan panel informatibo batzuk kokatuko dira udan zehar. Egun eguzkitsuetan itzal gozoa ematen dute basoko zuhaitzek eta udazkenean aldiz, jolaserako aukera anitzak eskaintzen ditu baso bilutzak.
Espazioa Kirikinoko edo baratzeko kideren batek zabaldu behar du, hau da, ezin da joan edozein unetan edo aldez abisatu aurretik, baratzea udal ortuen baitan dagoelako kokatuta eta basoa eskola publiko baten baitan erabiltzen ez den gune batean dagoelako eta biak giltzaz itxita daude.