Bidankoze Erronkari ibarra osatzen duten zazpi herrietako bat da (Bidankoze, Burgi, Garde, Erronkari, Urzainki, Izaba eta Uztarroze), Nafarroako ekialdeko muturrean dagoen pirinioetako eskualdea.
Herri eder honetan Binies ibaian gora eginez gero eta ibilbide labur baten ondoren bainuleku eder batekin topo egingo dugu. Bañu bat hartu, uretan jolas egin eta gozatzeko gune aproposa.