Ziordian askotariko ekintzak eta jolasak barnebildu ditzaken parkea dago. Arakil errekaren bazterrean, jolas librerako, ziburuetan jolasteko edo jolas arautuan aritzeko gune zabala da. Jolaserako propioak diren elementuez gain, aterpe batekin estalitako mahai ingurua dago. Bestalde, eszenatoki funtzioa bete dezakeen estalpea ere badago. Bidexka baten bidez, parkea asko zabaltzen da.

Bidexkan aurrera jarraitu eta zubi azpitik pasata, ibaiaren eta zuhaitzen soinuekin inguratuta Nafarroako erreinua defendatzeko erabili zuten Ziordiko gaztelua dago. Historiaz inguratuta, atseden hartzeko eta aisialdirako tokia. Gazteluaren inguruko informazio gehiago jasotzeko interesa izanez gero, jo lotura honetara.

Parkeak erabilera arau propioak ditu:

o   Ezin da kotxeekin sartu.

o   Hondakinak kanpoko edukiontzietara atera behar dira.

o   Argiak itzali egin behar dira.

o   Sua egin bada itzali dela konprobatu.

o   Parkeko mahaiak beteta egonez gero, herriko bizilagunek dute lehentasuna,.

o   Beharrezkoa da dena jasota eta garbi uztea.

o   Ura ixteko giltza itxi.

o   Ibaia garbi mantendu eta ez bota ezer.

o   Txakurrak loturik eraman eta bere kakak jaso.

o   Orokorrean instalakuntzak errespetatu.