Baztanen, Elizondo ikastetxean egosi duten egitasmo bat ekarri dugu jolasparkeak.eus egitasmora, Kukuline. Oinherri, Herri Heitzaileen sareak Ozaetan antolatutako azken jardunaldian aurkeztu zuten egitasmoa eta han entzundakoek piztutako interesetik eskatu diogu Josune Ziganda ikastetxeko zuzendariari izen berezi honen atzean dagoen proiektua aurkezteko.

Elizondo ikastetxeko patioaren eraldaketa izan da egitasmoaren abiapuntua eta honegatik ekarri dugu gida honetako heziguneak atalera. Hezkuntza komunitatean eraldatutako espazio irekia da KUKULINE.