Gaurkoan, Zaldibi herrian bertan dagoen Olalde parkea edo parke botanikoa proposatu nahi dizuegu jolaserako aproposa den naturgune bezala. Herrian bertan kokatzen den altxor txiki honetatik ibilaldi ezberdinak abiatzen dira inguruko mednietarantz. Naturaz gozatzeko aukera eskaintzen digu eta jolaserako txoko ezberdinak deskubritzeko aukera ere eskaintzen duelakoan gaude. Parkean bertan bilgunea sortu zuen Lardizabal eskolako guraso elkarteak eta parke hasieran aurkituko dugu auzolanaren emaitza. Paseo txikia, natur elementu ezberdinak, aldapak, iturria…
90. hamarkadan sortu zen parkea, urmalea (eskoletako urmaelen sareko parte da), pasealekuak eta zuhaitz espezie ezberdinak landatuz. Gaur egun, ikasketa eta jolasgunea da, ariketa fisikorako eta aisialdirako gunea ere bai. Txakurren eremua ere eraiki da parkearen amaiera aldean. Neguan naturgune hurbila, udaran beroari ihes egiteko leku bikaina.
Lardizabal eskolak ekintza ugari antolatzen ditu parke honetan, hemen adibide batzuk:
https://lardizabal.eus/eu/olaldeko-eremu-bat-txukundu-dugu-guraso-eta-ikasleen-artean
https://lardizabal.eus/eu/mandala-sortu-dugu-olalde-parkean
https://lardizabal.eus/eu/lh6koek-olalde-parkean-natur-zientziak-eta-matematika-landu-ditugu
https://lardizabal.eus/eu/makilekin-geometria-landu-dugu-olaldeko-parkean
https://lardizabal.eus/eu/ikasleentzat-bilgune-berria-olaldeko-parkean