Espazioaren deskribapena
Santa Marina parrokia ondoan eta Deba ibaiaren labarrean kokatzen da Usondo parkea. Parkea herriko familiez betetzen da eguraldiak laguntzen duenean; izan ere, hainbat aukera eskaintzen ditu modu lasai batean naturaz gozatzeko.
Usondo parkea Bergarak izan duen lehenengo parke publikoa da. Bertan ehun urte inguruko zuhaitzak ere ikus daitezke. Parkea erreka ondoan dago, eta horrek askotariko jolasak egiteko aukerak ematen du.
Informazio osagarria
Gaur egun Bergaran dauden parke eta lorategi gehienak ez ziren egin publikoak izateko espazio pribatu izateko baizik. Jatorriz Usondo parkea Laureaga etxeko lorategi pribatua zen, XX. mende hasieran Urdangarin familiak sortutakoa. Familiak erabaki zuen nekazaritzarako erabiltzen zuen etxearen ondoko lursaila lorategi egitea. Zuhaitz sorta handia landatu zuten. Urmaela eta bide sare bat ere egin zituzten.
Bergarako Udalak 1980. urtean hartu zuen lorategia jabegoan, eta aldaketa asko egin zituen bertan. Baso itxura zuen lorategiari parke publiko izaera eman nahirik ehun urtetik gorako zuhaitz ugari moztu zituen orain herritarren gozamenerako dauden belardiak egiteko.
Gaur egun Usondo parkean zuhaitz eta zuhaixka aberastasun handia dago. Zuhaitz bakoitzaren azpian bere izen zientifikoa eta euskarazkoa jasotzen dituen fitxa bana dago. Fitxa honetan aurki dezakezue zuhaitz ezberdinak familian ezagutzeko aukera emango dizuen gida.
Gunearen izena: Usondo parkea.
Helbidea: Bergarako Santa Marina parrokiaren aurreko aldean.
Kokapena: herrigunean.
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: bai.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz, autoz.
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: bai.
Argazki galeria hemen