Ulia naturgune zabal eta berezia da, ingurumen aberastasun eta historia ederrez jositako itsas bazterreko mendia. Parkean zehar ibili eta batera eta bestera ibiltzeko aukera asko eskaintzen ditu.
Egurrezko elementuekin osatutako jolaserako parkea, meriendatzeko, bazkaltzeko edota egoteko balio duten egurrezko mahaiak, itsasora begiratzeko behatoki eta zelaia, urmael bat zein jolas librean aritzeko hamaika txoko aurkitu daitezke bertan.
Interpretazio gune bat dago parkearen erdian, baita taberna zein basozainaren etxola ere.
Parkean zehar garatzeko hamaika proposamen daude, hementxe horietako batzuk:
- Ibilbideak: Uliako leku nabarmenak eta paisaia iradokitzaileenak ezagutzeko bi ibilbide daude, hona jarraibideak: ibilbide kulturala eta “kilometroak” ibilbidea.
- Orientazio zirkuituak: Cristina Enea Fundazioak Ulia mendiko txokorik bereizgarrienak ezagutzeko eta bisitatzeko aukera eskaintzen du, orientatzen jakin beharreko hiru ibilbideren bidez; GOT. Gipuzkoako Orientazio Taldearekin elkarlanean diseinatutako hiru ibilbide hauei esker orientazioaren kirola ezagutzeko eta gauzatzeko aukera dago. Lotura honetan informazio zehatza.