Hainbat lekutatik iritsi daiteke Bergarako Sanmartzial ermitara. Leku esanguratsua da herritarrentzako; izan ere, jendetsua den erromeria egiten dute bertan urtero ekainaren 30aren ondorengo igandean. Goiauzoan aurkitzen da. Esan moduan leku askotatik bertaratu daiteke. Autoentzako errepidea Sanmartzial bidetik gora doana da. Santa Marina elizatik eta azoka plazatik gertu da bidegurutzea.

Inguru lasaia eta berdea da sanmartzial. Mahaiak ditu han eta hemen, eta aparkaleku txiki bat ere bai. Ermitarekin batera bolatokia eta erromeria egunean taberna lanak egiten dituen etxola daude. Ermitaren azpian iturri ederra dago eta inguruan oinez egiteko hainbat ibilbide.

Ziburuekin gune txiki bat ere badauka.