Otsaurte edo Otzaurte Gipuzkoako hego-ekialdean dagoen mendatea da. Goierriko eskualdean dago, eta Zegamako (Gipuzkoa) eta Altsasuko (Nafarroa) udalerriak elkarlotzen ditu.

Otsaurte auzoa ere badago eta hori da Aizkorri eta Aratz mendietara doazen mendizaleen abiapuntuetako bat.

Mendira abiatzeko edo menditik bueltan atseden hartzeko bada gune lasai bat inguru horretan. Egokia da familian doazenentzako. Haur parke txiki bat, bospasei mahai eta aparkalekua daude. Edatekoak, jatekoak edo komuna behar izanez gero bertan dago, baita ere, Otsaurteko benta.

Txangoz beteriko ingurua

Ingurune paregabea da askotariko txangoak egiteko. Otsaurten bertan hainbat informazio panel daude eta bertatik har daitezke Partzoneriako basoetako ibilbidea, Otsaurteko artzain bideak, Lizarrateko igarobiderako bidea (Sandratiko tunela).

Lizarrateko igarobidea edo Sandratiko tunela Aizkorri-Arazko natura parkean dagoen pasabide zaharra da, 70 bat metro luze dena. Uraren higadurak haitzulo karstikoa sortu zuen, eta duela mende asko gizakiak haitzuloa areago zabaldu eta bere probetxurako egokitu zuen. Araba eta Gipuzkoa lotzen zituen bide nagusia hortik igarotzen zen, eta ordainsari garestia zuen. Gaur egun ere, Aizkorriko galtzadaren aztarnak oso nabariak dira.

Aipamen berezia merezi du, zalantzarik gabe Beundako atseden lekuak.