ESPAZIOAREN DESKRIBAPENA

Otalai Zelai ez da ohiko jolas parkea, berez ez baita kalean aurkituko dugun jolas parke baten tankerakoa. Otala Zelai, izenak berak dion bezala zelai bat da. Aretxabaletan kokatuta dago, Urkulu urtegirako bidean.

Zelai hauk, haritz zuhaitz mardulez inguratuta dago eta egokia da udako egun sargorietarako. Bertan iturri bat dago eta aproposa da bero zapa handiko egunetan itzalpean gustura lasai egoteko, urarekin jolasteko edota Urkuluri itzulia eman eta gero bertan bazkaldu eta naturarekin kontaktuan jolasteko.

Bertara oinez joan nahi izan ezkero, aukerarik onena Aretxabaleta herritik Urkulura doan bidea hartzea da eta bertatik antzinako ibilbidea hartu beharko dugu autoentzako bidea albo batera utzita. Herritik, oinez, malda apur bat dago eta agian euria egin ostean lokatza egon daiteke bidean, beraz adi haurren karrotxoekin bertaratzen bazarete. Herritik, 20 bat minututan bertan egon gaitezke.

Bigarren aukera, kotxez gerturatzea da eta horretarako Urkulurako bidea hartu eta Otalako aparkalekuan kotxea aparkatzea izango da aukerarik onena. Gero, bertatik oinez 10 bat minututan izango gara bertan.

BITXIKERIAK

Zelai honetan ezagunak dira bertan egiten di bi ospakizun: alde batetik izen bereko krosa eta bestetik, Otala Zelai eguna. Biak ala biak maiatza aldera ospatzen dira, igandez. Eta bigarren ospakizunak, erromeria itxura du bazkari eta dantza saioekin.

Horretaz gain, Otala Zelai Urkulu urtegitik gertu dago eta aukera ona izan daiteke, bi txangoak uztartzea.

Gunearen izena: Otala Zelai.
Helbidea: Aretxabaleta
Kokapena:,herritik kanpo,  Urkuluko urtegirako bidean
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: bai.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletan, Kotxean…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua:  bai.