Pagoetako Natura Parkea leku zoragarria da naturaz gozatzeko. Bertan aurkitzen da Lukun atsedengunea. Aparkalekua, komunak, mahaiak, iturriak, ziburuak, irisgarria den ibilbide bat, sua egiteko parrillak eta ingurune paregabea ditu.

Plan ederra izan daiteke parkean ibilalditxo bat egin ondoren Lukun atsedengunean gozatzea familian.

Pagoetako Natura Parkea

Natura parkea Gipuzkoako itsasertz aurreko zonan dago, kostaldetik 5 km-ra. Parkeak 1.335 ha. dauzka. Eremuaren %88 Aiako udal-barrutiari dagokio, eta beste zatia Zarautzko eta Zestoako udalerriei.

Landaretzari dagokionean pagadiak eta hariztiak dira nagusi. Alabaina, egungo landaretza nekazaritza, abeltzaintza edo basozaintzak zertu duten natur baliabideen erabilera biziaren isla da.

Gaur egun espazio honen gaineko ezagutzak eta gozamen antolatuak natura parkearen kudeaketako jarduera nagusietakoa izaten segitzen dute, eta horretarako Iturrarango Informazio Zentroa, Agorregiko burdinola, Sagastizabaleko natura eskola, lorategi botanikoa eta hainbat eremu ditu.