Espazioaren deskribapena

Deba erdigunetik hondartzarako bidean dagoen zumardia leku atsegina da aisialdirako. Berdegune zabalak ditu, paseoa oinez ibiltzeko, eserleku ugari atseden hartzeko eta umeentzako jolas parkea ere bai. Gainera, hondartza bertan dago eta egun osoko plana egin daiteke bertan.

Bestelako zerbitzuak

Futbolean egiteko ateak, saskibaloiko saskiak, mugikortasun arazoak dituzten neska-mutikoentzako egokitutako zabu bat, mahai-tenis mahaia, partxisean zein xakean egiteko mahaiak —fitxak norberak eraman behar ditu—… Komun publikoak daude gertu dagoen hondartzako aparkalekuan eta bertatik oso gertu edatekoak eta jatekoak ematen dituzten taberna bat.

Gunearen izena: Calbeton zumardia.
Helbidea: Calbeton zumardia kalea.
Kokapena: Herrigunearen eta hondartza artean.
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: hondartzako parkean.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletan, patinekin…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua:  bai, ondoan. Kontuz, erabiltzaile asko