Leitzarango parketxearen ingurua ekarri nahi genuke  gidara. Plazaolako bide berdearen baitan kokatzen da  Leitzarango parketxea. Parketxeak  berak eskaintzen digun aukera aberatsaz gain  Leitzarango bailarako natura eta kultur ondare aberatsak erakargarri bilakatzen du ingurua famili planerako. Gida honetarako baina,  ibaian bertan bainurako edo freskatzeko  dauden gune ezberdinetako bat ekarri nahi genuke.  Erabil dezagun aitzakia moduan ingurua ezagutzeko.

Bide berdetik edo Andoianeko bidetik parketxera jaitsita, Leitzaran ibaiarekin egingo dugu topo, ibaia zeharkatzeko Unanibia zubia aurkituko dugu,  honen ondoan ibaiak egiten duen forma bati esker bainurako putzu polita aurkitu dugu.