Leitzarango parketxearen ingurua ekarri nahi genuke gidara. Plazaolako bide berdearen baitan kokatzen da Leitzarango parketxea. Parketxeak berak eskaintzen digun aukera aberatsaz gain Leitzarango bailarako natura eta kultur ondare aberatsak erakargarri bilakatzen du ingurua famili planerako. Gida honetarako baina, ibaian bertan bainurako edo freskatzeko dauden gune ezberdinetako bat ekarri nahi genuke. Erabil dezagun aitzakia moduan ingurua ezagutzeko.
Bide berdetik edo Andoianeko bidetik parketxera jaitsita, Leitzaran ibaiarekin egingo dugu topo, ibaia zeharkatzeko Unanibia zubia aurkituko dugu, honen ondoan ibaiak egiten duen forma bati esker bainurako putzu polita aurkitu dugu.
