Sierra de Aralar kalea z/g, Gasteiz.
Lakua auzoan.
Espazioaren deskribapena
Akua izena du parkeko izarrak. Egurrezko itsasontzi erraldoia da eta 33 metroko luzera duen galeoia da. Tirolina bat, alfonbra hegalaria, eta saski kulunkaria ditu, besteak beste. Inguruan jolaserako beste estruktura ugari daude; izan ere, parkeak 3.000 metro koadroko azalera du. Kirol kantxak eta paseatzeko guneak nabarmentzen dira.
Masta, largabistak, txirrista erraldoiak, egurrezko dorrea, oreka jolasak… daude eta dekorazioa oso berezia da. Gune guztia piraten mundua oinarri hartuta girotuta dago. Ezintasun fisikoak dituztenentzako egokituta jolasgunea ere badu parkeak.
Ondoan tamaina handiko zabu ugari ditu galeoiak, besteak beste gizaki aurpegidun zuhaitzen basoa edo urarekin jolasean egiteko estrukturak…
Hamabost urtera arteko neska-mutikoendako parke moduan katalogatuta dago ingurua. Udazken-neguko ordutegia da 10:00etatik 20:00etara, eta udaberri-udakoa 10:00etatik 22:00etara.
Bestelako zerbitzuak
2007an zabaldu zuten Gasteizko piraten galeoiaren parkea. Taberna eta jatetxe ugari daude inguruan eta tranbian irits daiteke Ibaiondo linea hartuta. Abentura polita izan daiteke hirigunea tranbian zeharkatzea ere.
Errekatxo batek zeharkatzen du parkea eta neska-mutikoak karramarro arrantzan ere egiten dute.