Haurren Auzoa proiektuak guztiz eraldatu du Etxauri plaza, Erdi Aroko hirigunearen bihotzean auzoko familiek egindako proposamenak aintzat hartu dituzte eta jolasgune berria eraiki dute. Alde zaharrean jolas esparru naturalizatu bat eraikiz.

Inklinatutako gunea. Gasteizko Mendietara begiratuko duen landare-hegal bat proiektatu da eta balkoi horrek itsasontzi-branka forma izango du. Proiektuak Europako lur-gotorlekuak hartzen ditu erreferentziatzat (Kopenhageko Kastellet, Errenteriako San Markos gotorlekua). Naturalizatutako zerrenda hori egoteko eta erlaxatzeko eremua izango da, bankuak izango ditu eta ipuin kontalarientzako gune gisa ere funtzionatuko du. Alboetan arrosa-landare ederrez inguratuta egongo da.

Egurrezko horma. Oraingo metalezko hesiaren ordez egurrezko horma bat jarriko da parkea eta aparkalekua bereizteko. Hesi horren inguruan hainbat jolas jarriko dira: eskalada sokekin, hormaren kontra jarritako txirristak, oreka enborren eta harrien gainean, egokitutako zabu bat,… Zoruak, gainera, gomaren ordez azalezkoak izango dira, jasangarriagoak izateko.

Erdiko gunea. Antzokiaren eta hormaren arteko eremua partzialki zolatutako espazio bat izango da eta zulaturiko lorategi bat izango du erdian, arrapalez inguraturik. Naturalizatutako eremu horretan zumezko habi bat eta enborrekin egindako espiralak jarriko dira, oreka-jolasak egiteko. Induskatutako espazio horretako hegal txikietan sokak jarriko dira gora eta behera ibiltzeko. Zolatutako eremuan ping-pong mahai bat eta saski bat jarriko dira, azken hori zuhaitz moduan antolatutako hiru uztairekin.

Altzariak. Aulkiak eta bankuak Gasteiz modelokoak izango dira.

Zuhaitzak. Hamar lizar handi landatuko dira, itzala eman eta eremua berda dezaten. Gainera, bankuak jarriko dira zuhaitz horien inguruan.

Tirolina Etxanoben. Proiektuak Etxanobetarren lorategian tirolina bat jartzea ere aurreikusten du. Izan ere, Ramón Bajoko haurrak horren alde azaldu ziren eta Udalak instalatzeko konpromisoa hartu zuen.