Gaurkoan Lesaka herrian kokatuta dagoen jolas gune txiki baten berri eman nahi dizuegu.
Armiarma sarea, eskalatzeko gunea, oreka lantzeko plataforma eta txirristaz osatutako jolasgunea izateaz gain, pumptrack gune bat ere aurkitu dezakegu bertan.
Ibai ertzean kokatzen da eta zuhaitzez inguratutako eta egurrezko mahaiez osatutako berdegunea ere badauka, iturri bat ere bada bertan.