Zarautzen kokatzen den jolaserako eremu aproposa da honakoa, ” Vista Alegreko” parkearen baitan kokatua. Bertan, naturan txertatutako lau elementu aurki daitezke: tirolina bat, txirrista bat eta bi sare gune. Bakoitzak ikusi beharko du zeintzuk diren bere erronka eta bere mugak.
Vista Alegreko auzotarrekin egindako bileretan adosturiko egitasmoa da aisialdi gune hau eraikitzea eta Zarautzen kokatzen den Jolas enpresak garatu ditu bertan kokatzen diren aisialdirako elementuak. (bererabilitako plastikoa ere erabiliz)
Kontuan hartu beharra dago Vista Alegreko parke hau Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren barruan interes gune bezala ezarrita dagoela, baita Natura 2000 sarean kokatuta
Parkea Santa Barbara mendiaren maldetan aurkitzen da, eta bertatik hirigunearen eta itsasoaren bista bikainak erdiesten dira pixkat igoz gero.
Herritik oinez edo kotzez, Meagas gainara doan bidetik SS.612 errepidea harturik, iritsi gaitezke.