Elgoibar herritik abiatu eta Markinara bidean berehala aurkituko dugu Idotorbe edo San Pedro auzora igotzen duen bidea. Natur gune hau ekarri dugu guraso.eus egitasmoko txoko honetara, naturaz gozatu eta jolaserako aproposa delakoan.
Idotorbe, San Pedroko baserri-auzo ezaguna da. Pilotaleku berezia du baselizaren atzean, bolatoki estalia, eta ondo hornitutako aisialdirako gunea ere badago; Mahaiak, iturria, jolasparke txiki bat, barbakoa egiteko gunea, taberna…
Familian egiteko Ibilbide ezberdinak abiatzeko ere gune aproposa da, hala nola, Arrate aldera edo Kalamua mendira.