Andazarreta Asteasutik Aiara bidean kokatzen den mendate bat da, bertan gailurrean naturgune lasai bat aurkituko dugu. Familian egiteko txango txiki edo handiagoen (Ernio, Zelatun…) abiapuntua izan daiteke. Bestalde jolasparke txiki bat (betiko elementuekin), mahaiak, iturri eta komuna ere baditu. Aproposa naturaz gozatzeko.