Gasteizeko autobus geltoki zaharra.
Herrandarren kalea.
Hiru urte pasatxo dira Gasteizko Udalak Herrandarren kaleko jolastokia zabaldu zuela. Hiriko lehen haur parke estalia izan zen eta autobus geltoki zaharrak utzitako orubea dago kokatuta.
Bost jolas eremu ditu; bi kanpoan eta hiru barruan. Jolasgunea 1-10 urte bitarteko neska-mutikoendako dago egokitua, eta ezintasun motriz edo psikikoa duten umeentzako eremu berezia du.
Jolas eremuen banaketa
- 0-5 urteko umeentzako kanpoko jolas eremua
- 0-5 urteko umeentzako barruko jolas eremua
- 6-10 urteko umeentzako kanpoko jolas eremua
- 6-10 urteko umeentzako barrukoa jolas eremua
- behar bereziak dituzten umeentzako eremu berezia, barruan.