Espazioaren deskribapena

Zugaztieta —gazteleraz La Arboleda— burdina erauzten zen meatzaldeko herritxoa da eta gaur egun aisirako eta dibertimenturako eremua da. Jolas-eremua Zuloko deritzon trokan kokaturik dago.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Meaztegi Berdea proiektuaren baitan aurkitzen da. Espazioak 135 hektarea ditu eta Ortuella eta Trapagaren artean aurkitzen da. XIX. eta XX. mendeetan meatzaritza jarduerek izugarri hondatu zuten ingurua. Aspaldiko meategiak, gaur egun, berdez inguratutako putzuak dira eta bertan arrantzan egin daiteke.

Zugaztietak jolas-eremu eta kirol azpiegiturak ditu, baita ere Bizkaiko Foru Aldundiko aterpetxea eta Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroa. 

Sarbidea Trapagaranetik egiten da, Bilbo Kantabriarekin lotzen duen BI-634 errepide zaharra utzita, Trapagaranera iristean, udaletxea eta eliza dituen bidegurutzean. Errepide bihurri bat gorantz doa, meatze jatorriko auzuneak atzean utzita, harik eta Larreinetara heldu arte, eta funikularra bertaraino iristen da. Apur bat aurrerago, errepidearen ezkerretara, Zugaztieta jolas-eremurako sarbidea aurkituko dugu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bestelako zerbitzuak

Inguru honetara hurbiltzeko Larreinetako auzoraino funikularra har daiteke. 1926tik hasita zabalik dagoen garraiobide honetatik, Bilboko Abrako ikuspegi zoragarriak begiztatu daitezke.

Las Carmenes putzuko antzinako meatze-ustiapeneko putzuaren ertzean (antzinako meatzea ureztatzean osaturiko putzua, lurpeko urak azaleratzearen ondorioz), forma eta erliebe oso bereziak sortu dira: harrizko orratzak eta harkaitz handiak (burdinaren xidazioarekin,gama kromatiko anitza eta ikusgarria ematen diote lekuari).