Mutriku Gipuzkoan Bizkaiarekiko mugan dagoen kostaldeko udalerria da, Debabarrena eskualdekoa. Itsas tradizioa, arrantza eta nekazaritza dira nagusia. Gaur egun, industria ere bai.
Aisialdirako aukera handiak eskaintzen ditu. Herrigune ederra du. Beheko aldean, berriz, portua eta portuaren beste aldean Saturraren hondartzeko flysch beltza azaleratzen da.
Aisialdia familian
Egun pasa joan nahi dutenendako portuko bainu-tokia gomendatzen diegu. Portuko bazter batean egindako igerileku moduko bat dute mutrikuarrek. Babestutako espazioa da eta bainu-leku moduan erabiltzen dute udan. Neguan ere bai, ausartenek.
Inguruan taberna (udan) komunak, aparkalekuak (gutxi), eserlekuak eta jolaserako espazioak daude, tartean egurrezko etxetxo bi.
Oreka jolasak gustuko dituztenendako, berriz, ez oso urruti slackline parke txiki bat dago tirolina eta guzti. Portutik Saturraren edo Samikollako bidea hartu behar da. Bertan dago oinez, eta aparkaleku handiagoa ere badago ondoan.
Itsaso zabalera begira trago bat hartu nahi dutenendako berriz, aparkalekua pasa eta Flixgain txiringitora helduko dira. Apiriletik urri amaierara arte egoten da zabalik.