Urtxintxa eskolak jolasguneen eraldaketa oinarri hartuta ikastaroa antolatu du Bilbon. Guk, Ikastaroa aurkezteko eskatu diegu:

Heike Freire, pedagogia berdean aditua den hezitzailearen hitzetan “Parke eta lorategietako jolasguneak helduok diseinatzen eta antolatzen ditugu goitik behera (sarritan, ekipamendu sintetikoetan); horren ondorioz, mugatu egiten dira ustez sustatu nahi diren jolas-aukerak”, haurren beharretatik beharrean, helduon “segurtasun” beharretan oinarrituz eraiki direlako.


Natura, parte-hartzea, aniztasuna, autonomia, jolasa eta sormena oinarri hartzen dituzten jolasguneak eraiki beharra daukagula uste dugu “ingurunearen ezaugarri fisikoak eta haurren interesak nahiz ideiak interakzioan jartzeko aukerak emango dituzten espazioak, non haurrek paisaia birsortu eta mundua zuzenean ezagutuko duten” (Heike Freire, Berdean Hezi).