Ordiziako Udalak Tipi kooperatibarekin batera parke sarearen inguruko parte hartze prozesua abiatu zuen. Jolas parke eta herriko jolaserako guneen inguruan hausnartu eta herri mailako ikuspegi integrala izatea ze helburua .Parte hartze prozesu honek hiru fase izan zituen guztira. Lehenengoa diagnostikoa izan zen. Bigarrena, parke sarearen izaeraren definizioa, eta hirugarrena eta azkena, parkeen diseinurako irizpideak zehaztu eta garatzea. Guk Adur Ezenarro, Ordiziako alkatearekin hitz egin dugu prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko.