Txurdinaga auzoko Europa parkea ezaguna da, Bilbon. 1980ko hamarkada amaieran eraiki zuten Europaren omenez. Gaur egun, Txurdinagako eta barruti osoko gune berderik garrantzitsuena da.
Bi jolasgune ditu, bata putzuaren gainean eta bestea pergolaren ondoan. Bigarren hori jolasgune estalia da. Jolasgune estalia parkearen sarreran dago. Barruan umeentako jolas ugari daude, adinka antolatuta. Lurra, berriz, kautxuzkoa da.
Oinezkoentzako bide ugari
Parkeak, guztira, 107.000 metro koadroko azalera du, eta oinezkoentzako bide ugari ditu. Berdegune zabalak, monumentu artistikoak eta kirol instalazioak ere baditu.
Iristeko metroa har dezakegu eta Santutxu zein Basarrate geltokietan jaitsi beharko dugu. Bilbobus autobusak ere pasatzen dira bertatik; hain zuzen ere, 03, 13, 30, 34, 38, 43, eta G2 lineak.