Pikotamendi aisialdi gunea Artxanda mendiaren ipar-hegalean dago. Atseden leku ederra da. Espazio zabala ere bada; izan ere, 22,91 hektareako azalera du. Belarrezko eremua da eta hainbat bidexka ditu egokituta.
Oinezkoentzako eremua da. Sarrera aparkalekua du, baina aisialdi-gunera ezin da ibilgailurik sartu. Bizikletek, gehienez ere, hamabost kilometro orduko abiadura har dezakete.
Ikuspegi paregabea du. Bilbo ia osoa ikus daiteke bertatik. Gainera, 30dik gora mahai, haurrentzako egurrezko jolasak, hondakinendako zaborrontziak, iturri bat,
Bilbotik Artxandarako bidearen kontra dago Pikotamendi. Gabezia bakarra du, itzal falta. Zuhaitzak badaude parkean baina gazteak dira oraindik itzal nahikoa emateko.