Bizkaia erdialdeko herria da Zornotza (Euskaltzaindiak onartutako izena) edo Amorebieta-Etxano (izen ofiziala). 19.000 biztanle inguruko herria da eta bertatik bertara ditu Urkiolako parke naturala.
Hirigunetik gertu bada oso interesgarria den parke bat. Jauregibarria parkea du izena eta zabala da. Paseatzeko, kirola egiteko edota naturaz gozatzeko erabiltzen dute bertakoak.
Bisitan joaterakoan atseden leku aproposa izan daiteke, batez ere familian joanez gero.
Parkera Bideauretik sartzen bagara bertatik bertara egingo dugu topo Jauregibarria baserriarekin. 1803koa dela diote adituek, inguruko zaharrenetarikoa.
Gaur egun kafetegia eta jatetxea ditu. Baita ere parkea ezagutzeko Interpretazio Zentroa. Egokia da bereziki inguruan dauden askotariko zuhaitz-motak hobeto ezagutzeko. Jakin, bertan dagoela baita ere nekazaritza ekologikoaren inguruko interpretazio zentroa.
Urmaela ahateekin
Zabala da parkea eta berdegune horren erdian urmael handi bat dago non ahateak eta bestelako hegaztiak ikus daitezkeen urte osoan zehar. Parke botanikoa ere bada eta ibilaldi lauak eta erosoak egiteko aukera emateaz gainera, eserlekuak, mahaiak, iturriak, ziburuak, eta skate parke bat dauzka, besteak beste.
Argazkiak: www.amorebieta-etxano.eus