Mauleko plaza jolaserako eremu moduan aurkeztu genuen bere garaian. Oraingoan Maule Uhaitza ibai ertzean dagoen jolas parkea aurkeztu nahi dizuegu: Jolasparke txiki bat da egurrezko elementuekin osatua eta maldak baliatuz haurrentzako erronka ezberdinak dituena. Parkeren barruan itzalgune polita dago mahai eta ahulkiak dituena. Iturria badago urarekin jolasteko.
Maule gaztelu-gotorleku bat zuen muino baten magalean garatu zen 1.050-1.070 urteen bitartean. Hasiera batean, Akitaniako bizkonderriaren menpe egon zen. Frantziako Iraultzan kartzela bihurtu zuten.
Maule-Lextarre 1.840. urtean sortu zen bi herriek bat egin zutenean. Herriak 1.870. urtean lortu zuen gaztelu-gotorlekuaren jabetza. Gaur egun Maule-Lextarre Zuberoako hiriburua da.
Gaztelua bisita daiteke. 2017ko prezioak dira 3 euro pertsonako. Zazpi urtetik beherako umeek ez dute ordaintzen. Bisita librea egin daiteke eta arduradunek aurreikusten duten denbora 30 minutukoa da. Bisita gidatuak ere egin daitezke aurrez txanda hartuta.