Espazioaren deskribapena
Atharratze-Sorholüzeko Deskantsagia, Mauletik joanda herriko plazara iritsi baino pixka bat lehenago dago. Alozerako bidea hartu eta Ühaitzandia erreka gurutzatu baino lehenago erraz ikus daiteke bidetik. Parke txikia da, baina ingurune paregabean dago kokatua. Parkeak ziburu bi, mahaiak, zaborrontziak eta berdegunea ditu. Albo batean ibai txikia igarotzen da.
Bestelako zerbitzuak
Parketik errekara bidean, ezker aldean bada beste berdegune interesgarri bat. Bertan, mahai pare bat aurkituko dituzue, eta zuhaitzak eta berdegunea errekaren kontra. Leku hau ere ederra da jolasteko, berdegunean zein errekan bertan. Hori bai, kontuz errekarekin ur hotza izaten d eta emaria nahiko zakarra da. Uda parterako edo egun eguzkitsuetarako aukera ona da.
Atharratze-Sorholüze Zuberoako udalerri nagusietako bat da, Maule, Sohüta, Barkoxe eta Bildoze-Onizpea udalerriekin batera. Halaber, Basabürüko hiriburua da.
Lukuzeko Jaunaren jauregia dago Atharratzen. Euskal historia ezezagunean ospetsua geratu da jauregi honen oroitzapena. Benito Lertxundi kantariak ezagunago egin zuen herria “Atharratzeko Jauregia” abestiagatik.
Gunearen izena: Deskantsagia.
Helbidea: D57 errepidea, herrigune parean.
Kokapena: herrigunean.
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria: ez.
Komunak: ez.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz, autoz…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: bai.